XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalerri osoan edo geyenean aspaldian sarturik dagon itza kendu ta bestebat sartu nai edutea' ezta pulamentuzko jokabidea, denbora ta kemenak alperrik galtzea besterik ezpaita.

Biarritz-eko Euskal-Ikaskuntza-batzarrean italiarbatek esan zigunez' Mussolini-k milla ta bosteunenbat itz arrotz italieratik kendu nai edun zituan, eta aien ordez italiera jatorrezko itzak sartu.

Mussolini-k Itali guztiko egunkari paper ta liburu guztiak bere esku zeuzkan, irratia ta eskola guztiak ere bai; ala ta guztiz ere' itz berri bat besterik etzuan sartu aal edun: sciofero ordez autista.

Beste gauza litzake bi itz ditugunean bakoitza besteagandik bereiztea ta bere adirazpena mugatzea.

Leen gerra ta gudu aipatu ditut.

Ona beste bi: eskribitu ta idatzi.

Baliteke jatorriz itz bakarra izatea, gaztelanizko meollo ta médula bezelatsu.

Naparbati, Garmendia'tar Leopoldo aetzari entzun nionez' Oroz-Betelu`n eta Aezkoa`ko beste errietan eskribitu ordez izkiratzi esaten zan.

Eskribitu, izkribatu, izkiratzi, iratzi, idatzi: denoik itz berbera dirala esango nuke.

Baiña oso egoki genuke bi itz erabiltzea.

Gaztelaniz edo prantzesez escribe bien edo il écrit bien entzuten degunean' duda sortzen zaigu: .

Nere ustez' itzak papereratzeari eskribitzea edo izkribitzea esan genezayoke, ta gogapenak itzez adirazteari berriz idaztea.

Egia esan' oraiñ idazle esaten degunean' orrela erabiltzen degu.

Eztakit beste errietan orrelako asko gertatu izan diran, baiña Euskalerrian eskribitzen etzekien idazle batzu izan dira: Pello Errota, Udarregi, Zapirain eta abarr.

Arrazoi berberaz edo aundiagoz' leendik bi adirazpenentzat bi itz darabizkigunean bi itz oyetatik bat erderatikakoa dan aitzekiz bestea bi adirazpenentzat erabiltzea' euskera kaxkartzea da.

Esate baterako' Euskalerri guztian konpesatu ta aitortu (bizkayeraz autortu) ongi bereizten ditugu, prantzesez se confesser ta avouer bezelaxe.

Orrela ori larunbatero konpesatzen da esango degu batetik, eta asieran ukatu egin du, baiña atzenean aitortu du esan oi degu bestetik.

Baiña gaztelaniz confesar bietara erabiltzen dude, ta euskaldun batzu konpesatu ordez aitortu sartu naiean ari izan dira.

Jainkoari eskerrak' euskaldun gutxi konpromatu dira izkuntza orrela kaxkartzearekin.

Orren antzeko bestebat ere badegu: Etorriko dala espero det, baiña atean itxaroten aspertu naiz.

Gaztelaniz esaten da.